XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) edota litani erako esker-otoitz nahiz abesti bat kantatuz (ikus Aintza Zuri, Jauna litani erako esker-otoitza 57. or.; edota beste zenbait litani erako esker-otoitz 285. or.).

Baina ez daitezke horretarako erabili Meza Liburuan dauden prefazio eta eukaristi otoitzak.

Hiru era horietako eredu bana ematen dugu hemen.

Salmo-kanta

103. Jainko-herriaren otoitza bukatu ondoren egiten bada eskerrak emateko ohikune hau, une honetan zuzendariak Jainkoa gorestera eta Berari eskerrak ematera gonbidatzen du kristau-herria, honelatsu:

Senideok: Jainkoaren hitza entzun dugu; eta, fede berak eraginik, zabaldu dugu mundu osora geure eskaria.

Gorets dezagun orain bihotzez salbamenera eta gaurko elkarte honetara deitu gaituen Jaungoikoa.

Edota:

Igande honetan elkartean bildu gaituen Jainkoak bere salbamen-asmoak agertu dizkigu entzun ditugun Liburu santuetako irakurgaietan.

Gorets dezagun gizaki guztion Aita den Jainko berorren ontasuna eta eskertu bere Seme Jesukristogan agertu digun maitasuna.

Edota:

Senideok: Igandero, elkartean biltzen garenean, Jesus berpiztua geurekin izaten dugu. Entzun dugu Berak gaur zuzendu digun hitza eta, horren argitasunean, otoitz ere egin dugu, Jaunari gizon-emakume guztien alde eskatuz.